Fecha:
Idioma:Castellano
 
 
 
 Arloa Jarraipen Ekonomikoa eta Administrazioa

Jarraipen Ekonomiko eta Administrazio Saileko helburu nagusiak kudeaketa estilo etiko eta arduratsuaren alde lan egiten jarraitzea eta ekonomia eta finantza egoera orekaturantz bidea egitea dira.

Halaber, sailetik ingurugiro kontzientzia babestu eta sustatzen dugu, kontsumo arduratsu politikak eta baliabideen birziklapenak erakusten duenez.

Sailak Elkartearen kalitate programa ere kudeatzen du.


Zerbitzuak eta programak:

 

 Zerbitzua Jarraipen Ekonomikoa

Kudeaketa-estilo etiko eta arduratsu baten alde egiten dugu lan, bai eta egoera ekonomiko eta finantzario orekatu baten alde ere.

Elkarbanatuz elkarteak kontu-ikuskapenak egiten ditu, aldian-aldian egin ere, zenbait alderdi ebaluatzeko; hain zuzen ere, gizarte-eraginarekin, kontabilitate-kudeaketarekin eta elkartearen kudeaketan balio jakin batzuk integratzearekin lotutako alderdiak ebaluatzeko. Ebaluazio-mekanismo horiek bide ematen dute etengabe hobetzeko prozesuak garatzeko eta ezartzeko; eta, horretaz gainera, tresna apartak dira elkarte-proiektua serioa eta sendoa dela bermatzeko: informazio gehiago

 

 Zerbitzua Administrazioa

Gure administrazio-kudeaketari esker, eraginkortasunez antolatzen ditugu baliabide materialak, bai eta elkartearen kanpoko zerbitzuen baliabideak ere, elkartearen misioarekin bat datozenak. Halaber, administrazio-zerbitzuak hau egiten du:

  • Kontsumo arduratsua eta baliabide materialak aurreztu daitezela sustatzen eta bultzatzen du; horretarako, ingurumen-irizpideak hartzen ditu kontuan.
  • Harreman eraginkorra, horizontala eta lankidetzazkoa du hornitzaileekin.
 

 Programa Kalitatea

Prozesu mapa garatu dugu::

Eta 16 kalitate prozesuren garapenean ari gara:

1. Harrera Prozesua
2. Trebakuntza eta Lan-Aholkularitza
3. Gizarte-Hezkuntzazko Esku-Hartzea
4. Laguntzazko Babesa
5. Ebaluazioa


Prozesu Estrategikoak:

6. Estrategia Plangintza
7. Sentsibilizazioa
8. Nazioarteko Lankidetza
9. Erabiltzaileen Parte-Hartzea
10. Lana Sarean


Laguntzazko Prozesuak:

11. Ekonomia Kudeaketa
12. Diru-laguntza eta Proiektuen Kudeaketa
13. Pertsonen Kudeaketa
14. Administrazio Kudeaketa
15. Langileen Trebakuntza
16. Boluntarioen Kudeaketa

 

 

 
     
 
 La Salle sarekide gara
 Akwaba Africa kanpaina
 Buletin Elektronikoa
email:
 Jarrai gaitzazu...
Facebook Twitter YouTube
 Intranet Sarbidea
 Gure Blogak
 Emakumeenganako indarkeriari ez
 
944 757 643
617 966 377
944 750 151
Avenida Madariaga, 69.
48014 Bilbao

Powered by iWith.org