Fecha:
Idioma:Castellano
 
 
 
 Hazten Tailer hezigarriak

Hazten prestakuntza zentro bat da desabantaila sozialean dauden pertsonak laneratzeko, lanbide bat irakatsiz enplegagarritasuna hobetzera bideratuta.

Prestakuntza eskaintzen dugu Ostalaritza eta Turismo arloko Profesionaltasun Ziurtagirien moduluetan oinarrituta. Gure Prestakuntza Ekintzek 300 ordu inguru irauten dute. Zentroa era profesionalean dago ekipatuta, eta prestakuntza-modulu bakoitzerako eremuak ditu. Helburua da beharrezko ezagutzak irakastea ikasturte amaieran lan munduan sartzeko.

2012ko urtarriletik Lanbideren prestakuntzarako zentro laguntzailea gara. 16 laguneko taldeak ditugu hainbat Prestakuntza Ekintzatan, betiere ostalaritza eta turismo alorreko edukiak eskainita.

Gaur egun, Prestakuntza Ekintzak moduluka eskaintzen ditugu, Profesionaltasun Ziurtagiri hauetan oinarrituta:

Jatetxeko eta tabernako
oinarrizko eragiketak
Ostatuetan solairuetako
oinarrizko lanak egitea


Jatetxe eta tabernako oinarrizko eragiketak:

Zerbitzu aurreko eta zerbitzu osteko eragiketak tabernan eta jatetxean, edarien zerbitzua, mahaiko zerbitzu motak, bezeroaren arreta eta fakturazioa. Halaber, Prestakuntza eta Lan Orientazioarekin osatzen dugu ikasgai-zerrenda.

Hona hemen argazki batzuk:

                      





Ostatuetako etxebizitzen oinarrizko eragiketak:


Ikasleekin etxebizitzetako zerbitzuaren oinarrizko hiru arloak lantzen dira:
  • Logelak eta eremu komunak garbitu eta apaindu: Garbiketa teknikak, orga prestatu eta antolatu, hainbat lan-dokumentu bete.
  • Arropa garbitu eta lisatu: Garbiketa eta lisaketa prozesua, ehunak eta haien tratamendua bereizi eta makina profesionalak erabili.
  • Arropa errepasatu: Eskuz josteko teknikak eta josteko makina profesionalak zuzen erabili.
  • Prestakuntza eta Lan Orientazioarekin osatzen dugu ikasgai-zerrenda.
Argazki batzuk:




Joskintza eta autoenplegua:

Urtean zehar, joskintzako Prestakuntza Ekintzak ere antolatzen ditugu emakumeentzat, eta bertan autoenpleguaren ideia sustatzen dugu. Eskuzko josketa-teknika errazenetatik abiatzen gara, josketa-makinaren funtzionamendua ezagutu eta konponketa txikiak egin, orratzekin puntu-teknikak ezagutu,...

Horri autoenplegura bideratutako prestakuntza gehitzen diogu. Bertan, taldetan banatuta, ikasleek Autoenplegu-proiektua aurkeztu beharko dute prestakuntza-ekintzaren bukaeran.





Podéis ampliar información con el triptico informativo.
Informazio gehiago jaso dezakezue informazio-triptikoan.
 
Informazio gehiago eta inskripzioak:
Tel.: 946 426 447- Fax: 944 750 151
 
 
     
 
 La Salle sarekide gara


 
 Akwaba Africa kanpaina
 Buletin Elektronikoa
email:
 Jarrai gaitzazu...
Facebook Twitter YouTube
 Intranet Sarbidea
 Gure Blogak
 Emakumeenganako indarkeriari ez
 
944 757 643
617 966 377
944 750 151
Avenida Madariaga, 69.
48014 Bilbao

Powered by iWith.org