Fecha:
Idioma:Castellano
 
 
 
 Arloa: Lan- eta Lanbide-heziketa
Lanbide heziketa eta lan-harremanen arloaren helburua da babesgabetasun egoeran dauden pertsonak enplegurako trebatu eta gaitzea, haien laneratzea sustatuz.

Arlo horretan 3 proiektu ditugu: prestakuntza zentroa, lan bitartekaritzako zerbitzua eta gizarteratze zentroa.

Programa horien bitartez, pertsonak lan-merkatuan sartu nahi ditugu dinamikak eta teknikak gauzatuz. Haiei esker, pertsonak beren prozesuen benetako protagonistak dira, eta beren autonomia pertsonala eta gizarte parte-hartzea sustatzen dira.


 
Lanbide heziketa eta lan-harremanen arloko zentruak eta zerbitzuak:
  
 

 Zentroa: Lanerako Prestakuntza Zentroa, Hazten

Hazten prestakuntza zentro bat da desabantaila sozialean dauden pertsonak laneratzeko, lanbide bat irakatsiz enplegagarritasuna hobetzeari begira.

2012ko urtarriletik Lanbideren zentro laguntzailea gara prestakuntzarako. 16 laguneko taldeak hartzen ditugu hainbat Prestakuntza Ekintzatan, betiere ostalaritza eta turismo arloetan edukiak eskainiz. Izan ere, gure inguruan lan horietan dago eskaririk handiena.

Emandako Prestakuntza Ekintzak Ostalaritza eta Turismo arloko Profesionaltasun Ziurtagirien moduluetan oinarrituta daude, eta gutxi gorabehera 300 ordu irauten dute. Ekipamendu profesionala eta prestakuntza-modulu bakoitzari eskainitako guneak ditugu, beharrezko ezagutzak irakasteko eta ikasturte amaieran lan munduan sar daitezen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu laguntza ematen diguten enpresei. Izan ere, haien instalazioak bisitatzen utziz edota praktikak egiteko lanpostuak emanez, gure parte-hartzaileek lortu dituzten ezagutzak lanbidean nola erabiltzen diren ikusten dute.


 

  • Gran Bilbao Hotela
  • HUSA Jardines de Albia Hotela
  • Petit Palace Arana Hotela
  • Tamarises Hotela
  • Miró Hotela
 
Zentru horren informazio gehiago izateko sakatu hemen.
 
Informazio gehiago eta inskripzioak:
Tel.: 946 426 447- Faxa: 944 750 151
hazten@elkarbanatuz.org
 

 Zerbitzua: Gizarte eta Lan-orientabiderako Bitartekaritza Zerbitzua, Aurkibide

Aurkibide lan bitartekaritzako zerbitzu bat da, enplegu bila dauden pertsonen eta lanpostua bete behar duten enpresen arteko harremana errazteko helburuarekin. Kalitatezko enplegua lortzeko zailtasunak duten pertsonak edo enplegurik ez dutenak laneratzen lagundu nahi du.

Artatutako pertsonaren eta talde profesionalaren arteko elkarlanaren bitartez, Laneratzeko ibilbide pertsonalizatua ezartzen da, eta helburuak eta lan-ildoak finkatzen dira horiek lortzeko. Halaber, ahultasun egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko ari gara lanean, ibilbide pertsonalizatuak eginez eta taldeak orientatuz, La Caixaren Gizarte Ekintzaren gizarteratze eta laneratze deialdiari esker.


Enpresekin bitartekaritza-lana egiten da. Horretan, lan eskaintzaren eta eskariaren arteko bitartekotza, kontrataziorako enpresarien aholkularitza eta enpresan jarraipen pertsonalizatua egiten dira.

2011ko urtarriletik, Euskadiko INCORPORA sarean gaude, La Caixa Gizarte Ekintzaren barruan, lurraldeko beste erakunde batzuekin batera. Horri esker, gure lana osatu ahal dugu bertako gainerako erakundeen gaitasunekin. Incorpora programaren inguruko informazio gehiago ikusteko, sakatu hemen

Halaber, 2015etik, Incorpora Euskadi programak Incorpora Prestakuntza Puntuak (PFI) jarri ditu martxan. Bertan, prestakuntza ematen zaie programako hautagaiei, eta Elkarbanatuz Bizkaiko bi PFI puntuetako bat da. 

Eskerrik asko Incorpora programan parte hartzen duten enpresei laguntzeagatik:
  • Hotel Miró
  • Aplicaciones Antidesgaste (Aplanti)
  • Troem-Ega Transformers
  • Hotel Jardines de Albia
  • Hoteles Hesperia Bilbao y Hesperia Zubialde
  • Auzolagun
  • Novotel Barakaldo
  • Limpiezas La Rápida
 
Informazio gehiago eta inskripzioak,
Tel.: 944 757 643 - Faxa: 944 750 151
 

 Zentroa: Gizarteratze Zentroa, Hiranka
Hirankan, Gizarteratze Zentroan desabantaila sozialean dauden pertsonak zaintzen ditugu, haien bizitza hobetzeko heziketa-taldearen laguntza emanez.
 
Banakako arreta-planak egiten ditugu, hobekuntza pertsonal eta sozialean lan egiten laguntzeko, ezarritako helburuak lortzeko eta urtean zehar talde-jardueren planak antolatzeko, ematen dugun gizarte eta hezkuntza mailako esku-hartzea osatzen baitute.

Gainera, topalekuak sustatzen dira pertsonen arteko harremanak bultzatzeko eta babeserako gizarte-sareak ezartzeko. Era berean, aisialdiko ekintzak programatzen dira modu parte-hartzailean.

 
Hirankan hurrengo Arreta Zerbitzuak ditugu:
  • Harrera Zerbitzua: Gizarte langileak proiektuan interesa duten pertsonak jaso eta arreta egiten die.

  • Gizarte eta Hezkuntza Zerbitzua: Heziketa-taldeak banaka eta taldeka egiten du lan egunero zentrora doazen erabiltzaileekin.

  • Aisialdi Zerbitzua: Taldeko ekintzen egutegiaren barruan daude, eta aisialdi guneak lantzen dira heziketaren alderditik.

 






Informazio gehiago eta inskripzioak,
Blas de Otero 39 trasera (Sarrera, Arenazako Leizea kalea) Bilbao 48014
Tel.: 944 764 136- Faxa: 944 765 398
hiranka@elkarbanatuz.org

 
Babesleak:
 
 
 

 

 
     
 
 La Salle sarekide gara
 Akwaba Africa kanpaina
 Buletin Elektronikoa
email:
 Jarrai gaitzazu...
Facebook Twitter YouTube
 Intranet Sarbidea
 Gure Blogak
 Emakumeenganako indarkeriari ez
 
944 757 643
617 966 377
944 750 151
Avenida Madariaga, 69.
48014 Bilbao

Powered by iWith.org