Fecha:
Idioma:Castellano
 
 
 
 Nola Egiten Dugu Gure Balioak
Kristautasunean oinarrituz, erlijioartekotasun, barnekotasun eta kulturartekotasunaren alde

Pertsonaren ikusmolde kristautik abiatzen gara, eta gurekin lanean ari diren pertsonen eta beren inguruaren egoera geure gain hartzen dugu. Beren giro soziokulturala eta erlijiosoa ezagututa, gure metodoak eta baliabideak egokitzen ditugu. Horrela, bizitzeko modu koherentea eskaintzen diegu.
 

Lanean oinarrituz, ahultasun egoeran dauden pertsonentzat eta beren laguntzarekin

Gure lana beren gaitasunetan oinarritzen dugu, bai norbanakoen mailan bai gizarte mailan.
 

Elkartasuna

Pobretuen eta zapalduen egoera geure gain hartzen dugu, eta haien alde egiten dugu borroka, gizarte zuzenagoa lortzeko helburuarekin.

Senidetasuna

Egian, berdintasunean, onarpenean eta elkarrenganako errespetuan oinarritutako harremanetan sinesten dugu.

Erantzunkidetasuna

Erakundea osatzen duten pertsonen gaitasunak errespetatu eta sustatzen ditugu, erantzukizun partekatua bultzatuta.

Eraginkortasuna

Ditugun gaitasun pertsonalak eta baliabide materialak egoki aprobetxatzen saiatzen gara, betiere ingurumena errespetatuz.

Kooperazioa

Beste erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean jarduten dugu.

Berrikuntza

Erakundea osatzen duten pertsonen sormen eta berrikuntza gaitasuna bultzatzen dugu.

 

 Nola Egiten Dugu Organigrama

 

 Nola Egiten Dugu Zeharkako taldeak


 

 

 
     
 
 La Salle sarekide gara
 Akwaba Africa kanpaina
 Buletin Elektronikoa
email:
 Jarrai gaitzazu...
Facebook Twitter YouTube
 Intranet Sarbidea
 Gure Blogak
 Emakumeenganako indarkeriari ez
 
944 757 643
617 966 377
944 750 151
Avenida Madariaga, 69.
48014 Bilbao

Powered by iWith.org