Gizarte zuzenago eta kohesionatuago bat eraikitzean parte hartzeko erronka onartzen dugu, elkarlanaren eta gizarte-eraginaren bidez, eta herritartasun globala bultzatuz, nazioarteko lankidetza- eta sentsibilizazio-programen bidez.
Inguruan daukagun gizartearekiko ikuspegi berriak bilatzen ditugu, injustiziaren kausa eta ondorioen analisia eginez, alternatibei buruz hausnartuz, erantzunkidetasun, solidaritate eta errespetuzko balioak transmitituz, eta pentsamendu kritikoa sorrarazten saiatuz. Gure esperientzia eta bazterketa-prozesuak zuzenean bizi dituzten horiena partekatzen dugu, eta komunikabideen bidez, informazioa eman eta mobilizaziora deitzen dugu.
Gizarte-partaidetza
Misioarekin konprometitutako boluntariotza aktiboa sustatzen dugu; gure ustez, boluntariotza da gizarte-kontzientzia eta -eraldaketa lortzeko motorra.
Ikuspegi horretatik, boluntarioak erakundearen jardueretan sartzea errazten da, eta boluntariotza soziala sustatzeko ekintzak garatzen dira (topaketak,
prestakuntza-jardunaldiak, beste erakunde batzuekiko lankidetza…).
Jardunaldiak, mintegiak, topaketak eta bestelako jarduerak antolatzen ditugu eta horietan parte hartzen dugu, sentsibilizatzeko, egindako lana zabaltzeko eta partekatzeko, ezagutza sortzeko eta bazterkeria eragiten duten egoerak salatzeko.
Hirugarren sektoreko sare eta plataformetan aktiboki hartzen dugu parte. Gizartean parte hartzera, salaketa egitera eta eskubideak erreklamatzera animatu nahi dugu.
Eta sentsibilizazio, salaketa eta eragin sozialeko jarduera komunitarioak sustatu eta horietan parte hartzen dugu, hala erabiltzaileekin nola erakundearen oinarri sozialarekin, ahultasun-egoeran dauden kolektiboen ahotsa altxatzeko eta haien arazoak ikusarazteko, eta gizarte zibilarekin elkarrizketa-espazioak sortzeko.
Nazioarteko proiektuetan, gizarte- eta hezkuntza-proiektuetan eta garapen-proiektuetan parte hartzen dugu, haurrek eta gazteek jasaten dituzten bidegabekeria-egoerak eraldatzeko borrokan, gure proiektuei lotuta.
Herritar globalen parte sentitzen gara; hori dela eta, uste osoa dugu hezkuntza prozesu bat dela eta garrantzitsua dela gure eguneroko esku-hartzean giza eskubideen, kulturartekotasunaren, generoaren eta iraunkortasunaren ikuspegia txertatzea.
Proyde-Proega-ren sentsibilizazio-kanpainak zabaltzen laguntzen dugu, eta Afrikako eta Latinoamerikako herrialdeetan antolatzen diren udako nazioarteko boluntariotza-programak sustatzen ditugu.
Proyde-Proega duen Partzuergoa:
Elkarbanatuz erakundearen eta Proyde-Proega Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez, gizarte-eraldaketarako eta sentsibilizaziorako hezkuntza-jarduerak garatzen eta kanpainak babesten laguntzen dugu.
Beste herrialde batzuetako proiektuekiko lankidetza:
2021eko azaroaz geroztik, Elkarbanatuz-en nazioarteko lankidetza Guatemalako Mixcon dago. Hezkuntzarako eta osasunerako sarbide mugatuak udalerriaren garapena oztopatzen du, baita biztanle mistoentzako ekitaterik eta aukera-berdintasunik ezak ere. GGKEak (Proyecto de Desarrollo Santiago – PRODESSA) egindako proiektu baten bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta, besteak beste, hezkuntza-kalitatea hobetzen laguntzen dugu, genero-ikuspegiarekin, Tijob ‘al Ruk’ x Na ‘oj prestakuntza-zentroko pertsonentzako bigarren mailan. Helduei eta 15 urtetik gorako gazteei erdi-mailako ikasketak eskaintzen dizkien ikastetxea da. Guatemalan, erdi-mailako hezkuntza deitzen diete lehen hezkuntzaren ondorengo eskola-mailei, 6 urte hartzen baititu
Tangerko Casa Lerchundin, Boli Kostako Akwaba Proiektuarekin eta Togovilleko Saint Augustine eskolarekin ere kolaboratu dugu, Proyde-Proegarekin batera.
Lankidetza horiei esker, ezagutzak trukatu ditugu, eta beste sinesmen, kultura-nortasun eta ohitura batzuei begiratu diegu. Egunero lan egiten dugun pertsona askoren bizimodua hobeto ulertzen lagundu digute, eta han ikasitako hezkuntza-tresna asko sartzeko aukera eman digu, batez ere kulturartekotasunarekin eta erlijioartekotasunarekin lotutakoak.
Eta, bereziki, kulturartekotasunari dagokionez, Prodessa GGKEtik ikasten jarraitzen dugu. Horri lagundu diogu PROYDE-PROEGA partzuergoaren bidez, pedagogia-materialen eta lan-esperientzien ikastaroen eta trukeen bidez.
Languntzaileak:

