Osasun mentalaren zainketa eta sareko lana

Elkarbanatuz-en Hiranka programan artatutako pertsona askok antsietate- edo depresio-gertakariak izaten dituzte, edo gaixotasun mental larri kronikoak. Horregatik, ezinbestekoa da gizarte- eta hezkuntza-laguntza arreta psikologikoarekin eta esku-hartze psikosozialarekin integratzea. Egoera horietan, bizi-kalitatea hobetzeko eta osasun-maila handiagoak lortzeko, osasun-zerbitzuek esku hartu behar dute nahitaez.

Ikuspegi horretatik, eta pertsonen osasun mentalaren arretaz arduratzen diren gizarte-zerbitzuen sarearen zati gisa, Hirankan Osakidetzako osasun mentaleko zentroekin koordinazio estuan lan egiten dugu. Unitate horiek, diziplinarteko ikuspegi batetik, psikiatriaren, erizaintzaren, psikologiaren eta gizarte-lanaren eremuak hartzen dituzte. Auzoetan kokatutako zentroak dira, gaixotasun mentala duten pertsonekin ikuspegi komunitario batetik esku hartzen dutenak eta, kasu batzuetan, artatzen dituzten zirkunstantzien arabera espezializatuta daudenak, hala nola haurren eta gazteen premiak, lehen gertakari psikotikoak, mendekotasunak edo bestelakoak.