Lan Prestakuntza, Orientazio eta Lan-Bitartekaritza Arloa

Zaurgarritasun-egoeran daudelako gure laguntza jasotzen duten pertsonen autonomia eta enplegagarritasuna areagotzea da xedea. Hartara, koordinatu egiten gara Elkarbanatuzen gainerako arloekin eta sarean egiten dugu lan lurraldeko beste erakunde batzuekin. 

Halaber, pertsona horien parte-hartzea bultzatzen dugu, eta, hala, gure esku-hartzeak diseinatzen, lantzen eta ebaluatzen dituzte, bakarka nahiz taldeka. Hori dela eta, haien beharretara hobeto egokitutako eta, ondorioz, emaitza hobeak izango dituzten bide integralak lantzen ditugu.

Laguntzaileak: