2007 urtean, Elkarbanatuz Elkartean gure “Etika Kodea” onartu genuen. Kode hori erreferentzia-esparrua da, gure erakundean parte hartzen dugun pertsonen kudeaketa arduratsua eta portaera etikoa bermatzeko, beren jarduerak egitean.
Etika Kodeak printzipioen eta konpromisoen bidez adierazitako balioak eta jokabide-irizpideak jasotzen ditu, eta kudeaketa etikoaren aldeko apustu sendoa da. Beraz, kudeaketako bikaintasun-eredu bat garatzeko dugun konpromisoa berresten du, eredu hori gure enpresa-kulturaren oinarrizko elementua baita.
Kode honek Elkarbanatuz osatzen dugun pertsona oro behartzen gaitu zuzen jokatzera gure jardueren garapenean eta interes-taldeekin ditugun harremanetan.
Kanal Etikoa
Elkarbanatuzen, erakundearen zuzendaritzarekin eta gobernu-organoekin komunikatzeko bide espezifikoa eskaini nahi dugu, gure erakundeko arauen, legearen eta etikaren aurkako edozein irregulartasun, ez-betetze edo jokabide jasotzeko tresna izan dadin.
Hori dela eta, komunikazio-kanal bat sortu dugu, “Kanal Etikoa” izenekoa. Tresna horri esker, isilpean eta inprimaki erraz baten bidez komunikatu ahal izango dira Elkarbanatuzen Etika Kodea ez betetzea eta/edo delitu bat egitea ekar dezaketen jarduera eta jokabide ustez irregularrak.