Misioa, ikuspegia

Elkarbanatuz irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta La Salleko Ekintzen Sareko partaide da. Sare horrek, hain zuzen, esku-hartze sozialaren arloan jarduten du. Onura publikoaren eta Gizarte-intereseko izendapena jaso dugu, eta partaidetza eta gizarte-eraldaketa bultzatzen dihardugu, elkartearen 2017-2020 Plan Estrategikoaren esparruan, gure kode etikoak gidaturik

Denbora hartu dugu pandemiak eragindako krisiari lasaitasunez aurre egiteko. Horregatik, 2022ra arte luzatu dugu indarrean dagoen plan estrategikoa, eta beharrezko doikuntzak egin ditugu. Gaur egun, 2017-2020 ko Plan Estrategikotik garatzen jarraitzen dugu, bi urteko luzapenarekin. Horri esker, erronka berriei aurre egin ahal izango diegu, eta egoerara egokitu.

Horretarako, talde profesional bat daukagu, gure proiektuak bultzatzen eta gidatzen dituena, bai eta boluntario-talde bat ere, gure misioari zentzua ematen diona, eta hura gabe ezin izango genituzke gure jarduerak modu berean garatu.