Elkarbanatuzen, haurrek eta nerabeek beren gaitasunak esperimentatzea, garatzea eta
gozatzea nahi dugu, bizitzako hainbat esparrutan moldatzeko tresna eta ezagutza berriak
eskuratzea. Esperientziaren, parte-hartze aktiboaren, jokoaren, ikasketa kooperatiboaren,
banakako erantzukizunaren eta errealitate sozialekiko kezkaren bidez.
Antzararen jolas klasiko honen bidez, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta horien artean
gertatzen diren harremanak ezagutarazi eta sustatu nahi ditugu. Halaber, migrazioak munduan
garapenari eskaintzen dizkion onurak islatu nahi ditu.
Gida honek Elkarbanatuz Gizarte Intzidentziako Zerbitzuaren sentsibilizazio ekintzen
esparruan azken urteotan garatzen ari den proposamen multzo bat jasotzen du. Batzuk
berezko inspiraziokoak dira, eta beste batzuk antzeko erakundeek diseinatu dituzte.
Haurrekin, nerabeekin eta gazteekin lan egiteko baliagarrienak izan zaizkigun jardueren
aukeraketa bat da. Azken urteetan eskuratutako ikaskuntzak jaso ditugu, bai eta lankidetzan
ari garen prestakuntza-zentroetatik eta erakundeetatik jasotako itzulketa ere.