Gure misioaren hartzaileen ongizate integralerako ematen dugun arreta indartzea.
Gizarte- eta hezkuntza-proposamen berriak eskaintzea migrazioaren, gizarte-bazterketaren, pobretzearen, enpleguaren, osasun mentalaren eta abarren arloko egungo erronkei, gure Misioaren esparruan.
Barrutiak eta bere hezkuntza lanek ingurune seguruko politika eta protokoloak, sentsibilizazioa, prebentzioa, detekzio goiztiarra, babesa eta haur, gazte eta heldu zaurgarriei egindako abusuen konponketa izango dituztela ziurtatzea.
Hezkuntza Obren Sarea optimizatzea, aurkitzen ditugun hezkuntza beharrei erantzuteko, gure nortasunarekin eta misioarekin bat etorriz, eta gure aukerak kontuan hartuta.
Lasaliar hezkuntza-komunitateak bultzatzea gizartea eraldatzeko: herritartasun kritikoa, erantzukizun soziala eta ekologia integrala bultzatzea.
Eguneroko zaintzaren eta autozaintzaren kultura ezartzea, entzute aktiboaren eta arreta eta etengabeko presentziaren bidez, gure hezitzaileen ongizate integrala lortzeko.
Karisma lasaliarrarekin identifikatzeko bide berriak sortzea eta lehendik daudenak indartzea, kide izatearen sentimendua areagotzeko eta hezitzaileen artean bokazio-garapena sustatzeko.
Hezkuntza-lan bakoitzean anaitasun-esperientziak sortzen dituzten prozesuak eskaintzea.
Lasaliar komunitateak gure hezkuntza-lanetan inplikatzea sustatzea eta bermatzea, obra horien bizitza eta misioa aberastu ahal izateko.
Gure obretako liderrek konbentzimendua eta ilusioa kutsa ditzaten eta nortasunaren bermatzaile izan daitezen bideak ezartzea.
Misiorako lidergo prozesuak bere gain hartzeko pertsona trebeak eta prestuak izatea.
Aurreko planak: