Haurtzaro, Familia eta Jarraipen Soziala

Garapen pertsonala eta familiarra bultzatzen duten zerbitzuak eskaintzen ditugu, eskubide-ikuspegian oinarrituta aukera-berdintasuna sustatzen dutenak. Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze pertsonalizatua da haurren, nerabeen eta haien familien egoera hobetzea xede duten askotariko jardueren ardatza. Programa osagarrien bidez, gaitasunak garatzen eta gizartean parte hartzen eta eragina izaten laguntzen saiatzen gara.

Hainbat ekintza egiten ditugu, hala nola tailerrak eta jardunaldiak, eta sare eta plataforma sozialetan ere bagaude, gizarte-errealitateari, bidegabekeriei eta gizarte-ekimenei buruz hausnartzeko, sentsibilizatzeko eta salatzeko helburuarekin.

Giza Eskubideen aldeko borroka ere babesten dugu, herrialde pobretuetan haurrei eta gazteei laguntzeko proiektuetan kolaboratuz.

LAGUNTZAILEAK:

Besteak beste, “La Caixa” Gizarte Ekintzaren eta haren Caixa Proinfancia programaren laguntzarekin gauzatzen da Bilboko Haurren eta Familiaren proiektua. Programa horren helburua da gurasoek seme-alabei pobrezia transmititzeko zirkulua haustea, kalitatezko hezkuntza-aukerak bermatuta. Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea egiten da, haurrei, nerabeei eta haien familiei laguntza psikologikoa, aisialdia eta denbora librea emanez – Ikasturtean zehar eta udaleku urbanoak dituzten oporraldietan –, baita hainbat laguntza emanez ere.