2020ko JARDUNALDIAK
2019ko Jadunaldiak
2019ko abenduan, Elkarbanatuzeko langile-talde batek boluntariotza-ereduari buruzko prestakuntza-saio batean parte hartu zuen. Saioa Boluntak eman zuen. Boluntarioen kudeaketan eta animazioan modu batera edo bestera erantzukizuna duten pertsona guztiak egon ziren bileran. Bertan, erakundeak boluntariotzari dagokionez duen konpromisoari buruzko gogoeta egin zen, eta horiek kudeatzeko materialak eta tresnak garatzen lan egin zen.
Beste urteko Jardunaldiak
“Kultura-aniztasuna inklusio-faktore gisa” izan zen Elkarbanatuzen 2018ko otsailaren 27an garatutako mintegiaren izenburua. Topaketa horren helburua kultura-aniztasunean eta erantzunkidetasunean oinarritutako bizikidetza-ereduak sustatzea izan zen; bi elementu horiek beharrezkoak dira gizarteratzeko. Valladolid, Kordoba eta Bartzelonako hainbat auzotan abian jarritako ekimenak ezagutzeko aukera izan genuen, horiek garatzen dituzten elkarteen eskutik (Caritas, Estrella Azahara Elkartea) eta Comtal Fundazioaren eskutik). Horren aurretik, Elkarbanatuz elkarteak duela urte batzuetatik Deustuko barrutian egiten duen lana aurkeztu zen.
Elkarbanatuz XI. Jardunaldiak. Azken jardunaldiak nerabeei egiten diegun laguntzaren inguruko esperientziak hausnartzeko eta ezagutzeko gunea izan dira, kultura-nortasunaren konfigurazioa eta bilakaera baldintzatzen duten faktoreetan sakonduz. Rosa Aparicio, Ortega y Gasset Unibertsitate Institutuko soziologiako katedraduna eta ikertzailea, kultura-identitatearen garrantziaz hitz egin zigun; Andrea Ruiz Balzola, antropologian doktorea, maisua eta ikertzailea, kulturarteko hezkuntza zer den hausnartzera bultzatu gintuen; eta, azkenik, Marian Becerro, medikua eta psikoterapeuta, Baikaban psikodramaren bidez nerabeekin egindako lana aurkeztu zigun.