Gure erakundean laguntzeko modu ugari dituzu. Aurkitu zurea.




Gure erakundean laguntzeko modu ugari dituzu, eta boluntario aritzea da horietako bat. Elkartearen proiektuetan, boluntario talde batek hartzen du parte. Boluntarioek laguntza-jarduerak egiten dituzte. Pertsona horiek helburu beraren alde egiten dute lan, eta, bidegabekotzat jotzen dituzten egoerak aldatze aldera,modu aktiboan hartzen dute parte proiektuetan. Konpromiso irmoa dute, eta onginahi hutsez jarduten dute.
Baikaba eta Hiranka zentroetan lagun dezakezu, hainbat jarduera eginez. Kultura-trukeko Bikoteka programan parte hartzea duzu laguntzeko beste aukera bat.
Boluntariotzako edozein eskaintzatarako bete ezazu:
- boluntarioen inprimakia
- deitu telefono honetara: 94 475.76.43
Elkartea laguntzen duten zenbait pertsonek aldian-aldiroko ekarpen ekonomikoak eginez laguntzen dute, gure proiektuek behar duten egonkortasuna finkotuz. Noizbehinkako ekarpena eginez ere laguntzea posible da. Kasu bietan, interesa badaukazu ekarpen ekonomikoaren formularioa bete dezakezu.
Geure lana burutzeko egoera onean dagoen hornikuntza, altzariak, eta gailu ezberdinen beharra daukagu. Baliteke zuk soberan daukazuna guk geure proiektuetariko batentzako behar duguna izatea. Hori jakiteko, eta zure esker ona aurretik eskertuz, mesedez jarri harremanetan gurekin.
Hutsik dagoen pisu, bulego edo lokalen bat badaukazu? Bere erabilpena utziz, izugarri lagunduko diguzu gure misioa aurrera eramaten, erabiltzaile gehiagori laguntzen utziz. Gu arduratuko gara egokiro prestatzen gure erabiltzaileentzako bizilekua bihur dadin, birgaitze eta mantenu gastuak (komunitate gastuak, horniketak, etab.) gure gain hartuz. Ez izan zalantzarik, jarri harremanetan gurekin eta akordio batera helduko gara.