Jarraipen Ekonomiko eta Administrazio Saileko helburu nagusiak kudeaketa estilo etiko eta arduratsuaren alde lan egiten jarraitzea eta ekonomia eta finantza egoera orekaturantz bidea egitea dira.
Halaber, sailetik ingurugiro kontzientzia babestu eta sustatzen dugu, kontsumo arduratsu politikak eta baliabideen birziklapenak erakusten duenez.
Sailak Elkartearen kalitate programa ere kudeatzen du.

Gure administrazio-kudeaketari esker, eraginkortasunez antolatzen ditugu baliabide materialak, bai eta elkartearen kanpoko zerbitzuen baliabideak ere, elkartearen misioarekin bat datozenak.
Halaber, administrazio-zerbitzuak hau egiten du:
- Kontsumo arduratsua eta baliabide materialak aurreztu daitezela sustatzen eta bultzatzen du; horretarako, ingurumen-irizpideak hartzen ditu kontuan.
- Harreman eraginkorra, horizontala eta lankidetzazkoa du hornitzaileekin.
Kudeaketa-estilo etiko eta arduratsu baten alde egiten dugu lan, bai eta egoera ekonomiko eta finantzario orekatu baten alde ere.
Elkarbanatuz elkarteak kontu-ikuskapenak egiten ditu, aldian-aldian egin ere, zenbait alderdi ebaluatzeko; hain zuzen ere, gizarte-eraginarekin, kontabilitate-kudeaketarekin eta elkartearen kudeaketan balio jakin batzuk integratzearekin lotutako alderdiak ebaluatzeko. Ebaluazio-mekanismo horiek bide ematen dute etengabe hobetzeko prozesuak garatzeko eta ezartzeko; eta, horretaz gainera, tresna apartak dira elkarte-proiektua serioa eta sendoa dela bermatzeko: informazio gehiago
Urteak daramatzagu etengabe hobetzeko sistema bat ezartzen. Hori dela eta, 9 prozesu zehaztu ditugu.
Prozesu gakoak:
- Jarraipen soziala
- Prestakuntza eta lan-orientazioa
- Gizarte eta hezkuntza mailako esku-hartzea helduekin
- Haur eta familientzako gizarte- eta heskuntza-laguntza
Prozesu estrategikoak:
- Plangintza estrategikoa
- Giza
prozesuak:
rte eragina
Laguntzako
- Diru-laguntza eta proiektuen kudeaketa
- Kudeaketa ekonomiko-administratiboa
- Pertsonen kudeaketa