Laguntza, Jarraipen eta Autonomia Arloa

Elkarbanatuz elkarteko Gizarteratze arloa gure zerbitzuetako erabiltzaileen gizarte-beharrizanei estaldura eraginkorra eta globala eskaintzeko xedearekin sortu zen. Hartara, diziplina anitzetatik ekiten zaio gaiari, eta ikuspegi integrala dugu hizpide.

Erabiltzailearen beharrizan eta eskaeretan oinarritutako banan-banako laguntza-prozesuaren bitartez, pertsona horrek bere bizi-kalitatea hobetzeko behar duen laguntza instrumentala, emozionala, hezitzailea eta finantzarioa eskaintzen dugu, betiere interesdunaren parte-hartze eta inplikazioarekin.

Gizarteratze-beharrizan ezberdinak artatzen ditugu, horretarako lana ondo programatuz eta erakundeak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuekin koordinatuz. 

Laguntzailea: