OSASUN MENTALAREKIN BUELTAKA Jarduera-eskaintza dibertsifikatzea, pertsona gehiagorengana iristeko

Azken hilabeteetan, tailer berriak sartu ditugu Prebentzio eta Esku-hartze Psikosozialeko Zerbitzuaren talde-jardueren eskaintzan. Duela gutxi arte, astean hiru tailer egiten ziren modu egonkorrean, eta estimulazio kognitibora, emozioen kudeaketara eta osasun mentalaren zaintza orokorrera zuzenduta zeuden. Tailer horiei, orain, hilean behin egiten diren beste batzuk gehitu behar zaizkie, osasun mentalaren zaintzarekin lotutako alderdi espezifikoagoak lantzen dituztenak.

Lehenengo tailerrarekin osasun mentalaren zaintza osasunaren zaintza integralean kokatu nahi izan genuen, eta ondorengo mintegietan, berriz, pertsonen ongizatean eragina duten gai zehatzagoetan zentratu ginen. Oraingoz, gai hauek aukeratu dira: substantzia toxikoen erabilera eta/edo abusua, komunikazio-trebetasunak edo gatazkak konpontzeko estrategiak. Gai horiek guztiak erabakigarriak dira pertsonen arteko harreman osasuntsuak lantzeko eta mantentzeko.

Proposamen berri horien bidez, batetik, tailer egonkorretan jorratutako edukietan sakondu nahi dugu, eta, bestetik, konpromiso-maila handiagoa eskatzen duten jardueretara joaten ez diren pertsonen interesa (eta parte-hartzea sustatzea) erakarri nahi dugu, hainbat arrazoi direla medio.