Joan den maiatzaren 12an, Bizkaian, Elkarbanatuzek Gertukulturaren aurkezpenean izan zen. Hau kulturarako zubia da, eta hogeita hamar bat erakunderekin batera parte hartzen dugu.
BBK-k, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarlanean egiten duten ekimen honek zubiak ezartzen ditu kultura-sustatzaileen eta hirugarren sektoreko erakundeen artean, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei eta taldeei kulturara iristeko eskubide unibertsala bermatzeko.
Horretarako, museoetarako, erakusketetarako, musika-ikuskizunetarako eta gainerako kultura-proposamenetarako sarrerak jartzen ditu erakundeen eskura, pertsona ahulenak bertaratzea errazten duten baldintzetan: 3 eurotik beherako prezioak, egokitutako garraioa eta hizkuntza.
Osagarri gisa, aniztasunari buruzko prestakuntza-proposamenak antolatzen dira kultura-programatzaileentzat, bai eta herritarrak sentsibilizatzeko jardunaldiak eta gizarte-ekintzako profesionalak eta kultura-kudeaketaren mundua elkartzeko guneak ere.
Konpromiso horrekin, beste urrats bat ematen da gizartea eraldatzeko prozesuan, herritar guztiak kulturaren bidez gizarteratzea sustatuz, pertsona bakoitzaren egoera soziala edozein dela ere.
