Haurren eskubideak ingurunean

Haurren eskubideak zaintzeak duen garrantziaz jabetuta, Bizi Lerroa Elkarbanatuz-en podcast-ak gai horri buruzko kapitulu berezi bat eskainiko du hilabete honetan, azaroaren 20ko Haurren Nazioarteko Egunaren ospakizuna aprobetxatuz. Horretarako, Alarako haur talde bat elkarrizketatu dugu, Donostiako Haur eta Familia Zerbitzua.

Egunj horren ospakizuna eta grabazioa aitzakia izan ziren hezkuntza-taldeak aste osoko jarduerak dinamiza zitzan. Jarduera horietan, Alarako neska-mutilek beren eskubideak ezagutu eta horiei buruz eztabaidatu ahal izan zuten.

Hezitzaile batek lagunduta, eta taldeko gainerako kideen bozeramaile gisa jardunez, Nelly, Mateo eta David, 8 eta 9 urte bitartekoak, bat etorri ziren errespetuaren, diskriminaziorik ezaren eta seguru eta babestuta sentitzearen garrantzia azpimarratzean. Helduen aurrean entzunak izateko eskubidea aldarrikatu zuten eta familiaren babesa eta maitasuna izateko eskubidea azpimarratu zuten.