Enplegurako prestakuntza, gizarte-bazterkeriari aurre egiteko tresna

Enplegurako prestakuntzaren helburua da pertsona heldu langabeak gizarteratzen, hezkuntzan garatzen eta lan-merkatuan sartzen laguntzea. Helburu horrekin, Irungo eta Bilboko Hazten prestakuntza-zentroak gizarte-desberdintasuneko eta -bidegabekeriako egoera batzuk konpontzen laguntzen duten baliabide gisa egituratzen dira. Prestakuntza-ibilbideetatik igarotzen laguntzen zaie enplegu bat bilatzen duten pertsonei, eta, horrela, bizitza autonomoa garatzeko beharrezkoak diren baldintzak finkatzen laguntzen da, duintasunaren eta eskubideekiko errespetuaren parametroen barruan.

 

Parte-hartzaileek kolektibo heterogeneoa osatzen dute, baina antzeko premiak eta ezaugarriak dituzte hezkuntzan eta gizartean. Izendatzaile komuna kalteberatasun- eta/edo gizarte-bazterkeriako egoera da, eta horrek izugarri zailtzen du pertsonek beren ahaleginak kualifikazio-prozesuetan kontzentratu ahal izatea. Errealitate horren adierazpenik handiena etxerik gabeko pertsonena da; izan ere, ikusten dute bizitokiaren segurtasunik ezak zaildu egiten duela bizi-proiektu egonkor bat garatzea.

 

Ikuspegi horretatik, balio handiagoa hartzen dute ikasleen ahaleginak eta konpromisoak, oso jakitun baitira prestakuntza oso tresna baliotsua dela ikasleen gizarteratzea eta laneratzea lortzeko.