Errealitatea ezagutzea pentsamendu kritikoa eraikitzeko

Leioako Askartza Claret ikastetxeko zazpi ikaslek bazterketaren egiturazko arrazoiak eta zainketen zentraltasuna aztertu dituzte ikaskuntza-esperientzia batean, Elkarbanatuzen parte-hartzearekin

Elkarbanatuzek ikastetxeekin egiten dituen sentsibilizazio-ekintzen artean, ikasleen inplikazio aktiboa eta konpromiso erantzukidea sustatzen dutenak dira nagusi.


Ildo horretan, eta bigarren urtez jarraian, azken hilabeteetan Leioako Askartza Claret ikastetxeko (Bzikaia) 7 ikasleren bisita izan dugu. Beren eskola-curriculumean integratutako sentsibilizazio-proiektu batean parte hartzen dute. Proiektu horrek ZAINKETEN gaia du ardatz, eta desberdintasun sistemikoek pertsonen aniztasunari nola eragiten dioten aztertzen du, generoaren, jatorriaren, adinaren edo klase sozialaren arabera.

 

Tokian bertan ikertzea



Proiektuak prestakuntza teorikoa eta landa-lana uztartzen ditu. Ikasgela barruko lehen fasean, bazterketaren eta diskriminazio intersekzionalaren egiturazko kausetan sakontzen dute ikasleek, eta hirugarren sektorearen zeregina eta administrazio publikoei dagozkien erantzukizunak aztertuko dituzte.


Ondoren, gazteek ezagutza horiek in situ kontrastatzen dituzte komunitate-ehunarekin zuzenean harremanetan jarriz. Edizio honetan, taldea Elkarbanatuzeko lantaldearekin elkarrizketatu zen, haien jarduera-ildoak gertutik ezagutzeko. Topaketa horren ondoren, erakundeak Hazten Bilbao prestakuntza-zentroan egin ohi dituen sentsibilizazio-jardueretako batean parte hartzea erabaki zen.

 

Pentsamendu kritikoa


Proiektua osatzeko ikasleek egindako lanak aurkezten dira ikasgelan, eta Elkarbanatuzeko gizarte-eragineko taldeak ere parte hartzen duen ebaluazio batekin amaitzen da. Prozesu osoaren helburuaren lorpen-maila neurtzen da, hau da, neska-mutilei gure gizartean dauden desberdintasun-egoeren ikuspegi kritikoa, aurreiritzirik gabe eta testuingurua eraikitzen lagunduko dieten elementuak ematea.