Osasun Psikologikoaren eta Sozialaren Arloko helburu nagusietako bat da pertsonek osasun-baliabideak eskura ditzaten eta tratamenduarekiko atxikimenduari eutsi diezaioten bultzatzea. Horregatik, osasun mentaleko zentroetara laguntzen diegu, esperientziak esaten baitigu horrelako esku-hartzeek segurtasuna eta sostengu emozionala ematen dietela pertsonei, edo, behintzat, hala aipatzen dutela behin eta berriz. Horri buruz galdetuta, honako hau erantzun du interesatuetako batek: “… ematen didaten segurtasuna eta babesa funtsezkoa da. Konfiantzazko norbait lagun izatea oso garrantzitsua da niretzat, baita kanpotik nola ikusten nauten esatea ere “.
Segurtasuna eta konfiantza bermatzeaz gain, funtsezkoa da osasun mentaleko zentroetako profesionalekin koordinatzea, esku-hartzearen ikuspegia eta hezkuntza-taldearen behaketak partekatzeko eta, horrela, arreta osatuagoa eskaintzeko.
Azken urtean hamar zentro espezializaturekin koordinatu gara normalean: Bilboko Alde Zaharreko eta Basauriko “Lehenak” zentroak, Ajuriagerrako adikzioetan espezializatutako osasun mentaleko zentroa, Bombero Etxanaiz, Ercilla, Novia Salcedo, Ajuriagerra, Otxarkoaga eta Basauriko osasun mentaleko zentroak eta Errekaldeko modulu psikosoziala.