Abendua da Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen den hilabetea, egun hauetan hizpide ditugun ekitaldi ugarien artean oharkabean pasatzen den ospakizuna.
Ez da horrela Elkarbanatuzentzat, hasiera-hasieratik boluntarioek eskuzabaltasunez parte hartzen baitute. Guztira, urtero, 50 pertsona inguruk, boluntariotza tradizionalaren eta zerbitzu solidarioko boluntarioen artean, hainbat zerbitzutan laguntzen dute Zaragozan, Gipuzkoan eta Bizkaian. Denboran eta energian egiten duen ekarpen baliotsuaz gain, Elkarbanatuz-ek boluntarioek egiten duten gizarte-eragineko lan ordainezina baloratzen du, gizarte-eraldaketarako eragile bihurtzen baitira.
Ekarpen hori aitortzeko, aurten ekitaldi bat partekatu dugu BForoa osatzen duten beste erakunde batzuekin, hau da, boluntariotzaren hedapenean eta ikusgarritasunean lan egiten duten Bizkaiko erakundeen foroarekin.