Gorroto-diskurtsoen aurrean, sentsibilizazio handiagoa

2025ean zehar, sentsibilizatzeko eta lan egiten dugun pertsonen ahotsa gonbidatzen gaituzten guneetara eramateko helburuarekin, Zaragoza, Bizkaia eta Gipuzkoako 13 ikastetxetan parte hartu genuen. Guztira, 850 ikasle (haurrak, gazteak eta helduak), irakasle eta laguntzaile izan ziren.

 

Jarduerak adin-taldearen arabera bereizten dira, eta ikastetxe eta hezkuntza-ziklo bakoitzaren erritmo eta beharretara egokitzen dira. Edukiak inklusioari, zaurgarritasunari, bizikidetzari, intersekzionalitateari, gizartearen parte-hartzeari eta, oro har, giza eskubideen errespetuari buruzkoak dira. Era berean, boluntariotzaren gaiak eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeen ezagutza lantzen dira, bereziki boluntarioek eta profesionalek Elkarbanatuzen egiten dugun lana.

 

Asmoa da publikoari errealitate sozialari buruzko argudio eta informazio garrantzitsua helara tea, pentsamendu kritikoa eraikitzen laguntzeko eta ekitatea eta justizia soziala errespetatzen duen errealitatearen begirada lantzeko. Gaur egungo testuinguruan, diskurtso xenofoboak, gorrotokoak eta giza eskubideen aurkakoak ugaritzen ari diren honetan, sentsibilizazio-ekintzak bereziki beharrezkoak dira.