Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko informazio-tailerrak

Martxoan, 9 pertsonak (4 emakume eta 5 gizon) parte hartu zuten Elkarbanatuzeko Gizarte Laguntza eta Jarraipenerako Zerbitzuak aldizka antolatzen dituen tailerretan, hainbat laguntza eta izapide administratibori buruzko informazioa emateko. Oraingo honetan, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen txanda egokitu zitzaion. Prestazio horrek familiek edo bizikidetza-unitateek aurre egiteko zailtasunak dituzten ezohiko gastuak estaltzen ditu. Aztertzen ari garen kasuan, tailerreko parte-hartzaileen eskaera gehienak Osakidetzak (Euskal Osasun Zerbitzuak) estaltzen ez dituen beharrizan medikoekin lotuta daude; zehazki, betaurrekoak edo tratamendu odontologikoak erostearekin

Aurtengo dekretua argitaratu bitartean, bileretan azaldu ziren laguntza horien ezaugarri orokorrak eta laguntza horiek jasotzeko bete behar diren baldintzak. Aurreko urteetan ez bezala, oraingo honetan laguntzak tailer berean ez izapidetzea erabaki zen. Horren ordez, eta pertsonen autonomia sustatzeko, talde profesionalak Laguntza Digitaleko Punturaino lagunduko die parte-hartzaileei. Bilboko Udalaren zerbitzu hori barrutiko udal-zentroetan ematen da hau

Aurten, administrazio-prestazio eta -izapideei buruzko bi tailer egin dira Bilbon, betiere goizeko eta arratsaldeko txandan. Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako Hiranka programari lotutako pertsonak izan dira tailerretan. Parte-hartzaile guztiek positiboki baloratu dituzte jarduerak eta jasotako informazioa.